Gurutze Gorriak atal ezberdinetan lan egiten du. Ezagutu zeintzuk diren.
Gizartean Esku Hartzea
Gurutze Gorriaren jarduera nagusienetako bat gizartean esku hartzea da. Gizarteratzea bultzatu nahi da; horretarako, hain zuzen, pertsonek eta gizarteak berak dituzten beharrizanen eta erkidegoko baliabideen artean antzematen diren desoreketan esku hartuko da, desoreka horiek konpontze aldera. Horri lotuta, helburu hori betetzeko asmoz, boluntarioen parte hartzea eta konpromisoa kudeatuko da.
Gipuzkoako Gurutze Gorriaren Gizartegintza sailak pertsona ahulei laguntzen die, hauen bizi-kalitatea hobetu dadin. Gizartean parte hartze handiagoa izan dezaten bultzatzen du, ekonomi, gizarte, kultur edo osasun esparruetan egun ez dituzten aukerak izan ditzaten. Gipuzkoako Gurutze Gorriak sarean lan egiten du, bere helburua lurralde osoan betetzeko aukera ematen dioten proiektuen bidez; horrez gain, adinekoei, ezinduei, etorkinei, babesa eskatzen duten errefuxiatuei, umeei, emakumeei, gizartean baztertuta egoteko arriskuan dauden gazteei eta presoei laguntzeko eta horiekin esku hartzeko programak ere baditu
