Zer da?
Gazteen Gurutze Gorria 1970az gero dabil gizartean baztertuta egoteko arriskuan dauden edota gizarte-gatazka bizi duten ume eta gazteak hezteko eta gizartean parte hartzeko zereginean; gaur egun, talde horren alde lan egiten jarraitzen du, hurbil daudelako, ahalegintzen direlako eta eskuzabalak direlako erakunde hau eta honen proiektuak pertsona guztiek bizi-kalitatea hobetzeko lagungarri izatea lortzen duten boluntarioei esker.
Gazteen Gurutze Gorria gazteen elkartea da eta Gurutze Gorriaren barruan sartzen da; 8 eta 30 urte bitarteko ume eta gazteek osatzen dute. Izan ere, 8tik 18 urtera bitartean neska-mutikoak dira eta 18tik 30 urtera bitartean monitoreak.
GGGko boluntarioek eraldaketara bideratutako ekintza baten bidez garatzen dute bere konpromiso soziala, Gurutze Gorriaren eta Ilargierdi Gorriaren Nazioarteko Mugimenduaren oinarrizko printzipioak betez: gizatasuna, inpartzialtasuna, neutraltasuna, independentzia, boluntarismoa, batasuna eta unibertsaltasuna.
Ume eta gazte ahulenei heziketarako aukera eskaintzen ahalegintzen da Gazteen Gurutze Gorria, baina ez bakarrik probintzian; jolas-jardueren, animaziorako tekniken, tailerren, irteera-txangoen eta bizipen-dinamiken bidez horien garapen pertsonala osoa izatearen alde lan egiten du.
Helburuak
Gazteen Gurutze Gorriaren helburuak honakoak hartzen ditu oinarri gisa: giza eskubideak, umeen eskubideak eta parte hartzearen sustapena. Horien guztien bidez, umeen eta gazteen bizi-kalitatea hobetu nahi da.
Umeen eta gazteen bizi-kalitatea hobetzeko ahalegina eta ardura kontuan hartuta, hain zuzen ere, Gazteen Gurutze Gorriak honako helburuak izango ditu:
- Banaka eta taldeka prestatu eta heztea
- Adingabekoen eta gazteen bizitzan eragina izan dezaketen arrisku-egoeren aurrean aurreneurriak hartzea.
- Elkarte sarea sustatzea.
- Autonomia pertsonala garatzea, eta banakoen kritikatzeko eta erabakiak hartzeko gaitasuna bultzatzea.
- Pertsona guztien eskubideak eta eginbeharrak sustatzea.
- Pertsona, herri, kultura eta abarren artean elkartasuna eta bakea bultzatzea.
- Osasunaren babesa sustatzea.
- Ingurumena sustatzea eta errespetatzea.
- Pertsona guztien eskubide eta aukera berdintasuna bultzatzea, generoa, etnia, adina eta abar kontuan hartu gabe.
Gazteen Gurutze Gorriak honakoak azpimarratzen ditu:
- Balioak adierazi eta horien gainean heztea.
- Ohitura osasungarriak eskuratzea.
- Pertsonen integrazio osorako prozesua burutzea.
Jarduerak
Donostiako Gazteen Gurutze Gorriko taldean egun 8 eta 16 urte bitarteko 60 neska-mutiko daude, 15 naziotasun ezberdinetakoak. Beraz, jarduera bakoitzaren egunerokoan kultura aniztasuna bizitzeaz gainera kultura aniztasunaren aberastasuna sustatu egiten da.
Hilean 2 jarduera egiten dira: bata taldeka (gazte, tarteko eta nagusienentzat) eta bestea batera lan egitekoa. Batzuetan, jarduera bereziak egiten dira, hala nola: egun guztirako irteerak, txangoak, bizikidetzak eta kanpamenduak. Honako jarduerak ere egiten dira: tailer ezberdinak, gynkanak, laguntza-jolasak, futbol partidak –saskibaloia…,altxorraren bila, mendirako txangoak, lehen sorospenetarako tailerrak, eskulanak, inauteriak, bideoa –forumak, mendi-ibiliak, etab.Izena eamteko
Donostiako Gazteen Gurutze Gorrian parte hartu nahi baduzu, neska-mutiko moduan edo monitore moduan…, jarri gurekin harremanetan hurrengo telefono zenbakiren batera deituta:
- Telf: 943 22 22 22 (5. luz. gazteak)
- Sakelakoa: 647 640 163 (Sergio Valle)
Zer behar da?
- Nortasun agirirako moduko argazki 2
- NAN, AIZ edo familia-liburuaren fotokopia
- Gizarte Segurantzaren txartelaren fotokopia (adingabekoen kasuan)
- Izena emateko orria betetzea
Adingabekoa bazara, zure gurasoek bete behar dituzte izena emateko orria eta baimen-orria. Gazteen Gurutze Gorriko kide izateagatik ez da kuotarik ordaindu behar. Baina jarduera berezi batzuetarako bai eskatuko dugu kuota, jardueraren kostuaren zati bat ordaintzeko.
Non gaude?
- Ategorrieta hiribidea, 10. PK:20013 Donostia
Metodologia
Heztea eta parte hartzea bultzatzea da helburua, hori baita GGGak lan egiten duen esparru edo arlo guztietan gauzatutako ekintzen oinarria
GGGren hezkuntza-ereduak honakoak azpimarratzen ditu: balioak adierazi eta horien gainean hezi beharra, ohitura osasungarriak hartzea eta pertsonen integrazio osorako prozesua. Ildo horretan, ekintza orokorrak eta tokikoak egingo ditu, umeei, gazteei eta oro har gizarte osoari jolas eta hezkuntza bateratzen dituzten aukerak eskaintzeko. GGGren hezkuntza-ereduak eta erakunde izaerak ume eta gazteekin lan egiteko aukera ematen du, baita horientzat lan egiteko aukera ere. Gizartean modu aktiboan parte hartzen lagunduko dieten hezkuntza, prestakuntza integrala, adimen eta giza prestakuntza eskaintzen die.
GGGren ikuspegitik, pertsonen garapen integralerako ezinbestekoa da edukietan prestatzea, hau da, adierazten, komunikatzen eta bizikidetzan izaten ikasteko oinarrizko gaitasun sozialetan prestatzea eta, horrez gain, balio batzuk irakastea. Ume eta gazteek prozedura eta gaitasun praktiko batzuk ezagutu, bizi eta ikasi behar dituzte, eguneroko bizitzan erabiltzeko eta arazoak modu baketsuan konpontzen laguntzeko. Era berean, gizarte erantzukizunez jarduten, herritarren bizikidetzarako arauak errespetatzen eta eduki beharreko balioak geure gain hartzen eta defendatzen lagunduko diguten jarrera egokiak garatu behar dira. Soilik ideia horiek batzen direnean esan ahal izango dugu hezkuntza integrala ematen dela. Aipatutako guztia ideia bakarrean bil daiteke: “izan-jakin-egiten jakin”.
GGGren hezkuntza-ereduak bereizkeriaren, gizarte bazterketaren, gaitzespenaren, marjinazioaren edo etiketatzearen kontra egiten du, ekintza guztietan.
GGGren hezkuntza-ereduak umeen eta gazteen bizi-kalitatea eta gaitasunak hobetzen laguntzen du, baina gizartea osatzen duten gainerako pertsonak alde batera utzi gabe. Ildo horretan, pertsonek bere bizitzan eta gizartean aldaketa positiboak eta hobetzekoak askatasunez aukeratzeko bideak eskaini nahi ditu erakundeak.
Bere hezkuntza-ereduaren bidez, umeek, gazteek eta horiek hurbilen dituzten inguruek (familia, eskola, auzoa, etab.) parte hartzea bultzatzen duten eta horien itxaropen pertsonal eta sozialekin bat egiten duten gizarte eta hezkuntza arloko prozesuetan parte hartzen dute.
Gazteen Gurutze Gorriak adina kontuan hartuta bereizten diren 2 edo 3 talderekin lan egiten du, neska-mutiko kopuruaren arabera:
- Gazteenak: 8-12 urte
- Tartekoak: 12-14 urte
- Nagusienak: 14-18 urte
