Sorospena eta Larrialdiak

beharbada, jendeak gehien ezagutzen duen alderdia da hau, anbulantziei eta istripuei lotutakoa. Baina egintza publiko eta pribatuetarako prebentzio-zerbitzuak ere ematen ditugu. Gipuzkoako lurralde osoan gaude.

Gauden herriak

Hondarribia Irun Errenteria
Donostia Lasarte Andoain
Tolosa Beasin Urretxu
Deba Garaia Elgoibar Azkoitia
Ermua Eibar Deba Zarautz

Lurraldean ondoko jarduerak garatzen ditugu:

Osasun-estaldura ematen dugu Eusko Jaurlaritzako Urgentziako Osasun Garraioaren Sarean. SOS DEIAKek koordinatzen ditu anbulantziak, urteko 365 egunetako 24 orduetan, honako udalerri hauetan:

  • Hondarribian
  • Donostian
  • Tolosan
  • Deba Garaian
  • Elgoibarren

Prebentzio-zerbitzuak

((futbolean, kirol-probetan, sokamuturretan, kontzertuetan, kontzentrazio handietan eta gure laguntza eskatzen den egintza guztietan); hona hemen, prebentzio-zerbitzuak ematen ditugun adibide batzuk:

  • Behobia-Donostia errepidearen estaldura
  • Real Sociedad taldearen partidak
  • Kilometroak

Halaber, Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurregiteko Zuzendaritzaren esanetara gaude behar gaituztenean laguntza, baliabide materialak eta giza baliabideak eskaintzeko: larrialdietan, aurreikus daitezkeen arriskuak prebenitzen, hondamendietan, etab.

Probintzian, gainera, laguntza psikologikoa ematen duen ERIE talde bat ere badugu (larrialdietan erantzuteko eta esku hartzeko ekipamenduak). Talde horren barruan, izan ere, ondokoak ditugu: mediku 1, EUD 1, 11 psikologo, 4 gizarte-langile eta laguntzen egoteko 12 sorosle.

Itsasoan laguntzeko arloa

Arlo honetan aurrearretako eta larrialdietako jarduerak egiten ditugu.

Prebentzio arloan bi jardun ditugu:

  • Kirol jardueretan egotea.
  • Aurrearretazko zerbitzuak ematea hondartzetan…

Hondarribia, Pasaia, Donostia, Deba.

Itsasoko larrialdiak:

Zerbitzu hau etengabe erraz aurkitzeko moduan dauden boluntarioek egiten dute (patroiak, urpekariak, uretako sorosleak); itsasontzi ezberdinak ere baditugu, arlo honetako helburu nagusia betetzeko: itsasoko bizitzak salbatzea. Eusko Jaurlaritzaren Garraio eta Herri Lan Saila da gure ongile nagusia, zerbitzua mantentzeko materiala eta aurrekontua ematen baitigu; bestalde, Itsasoan Laguntzeko Estatuko Sozietatearekin oinarri bat daukagu hitzartuta.

2005. urtean arriskuan zeuden pertsonak salbatzeko 60 esku hartze baino gehiago egin genituen, itsasontzietan, itsaslabarretan edo kiroletan.

Honako udalerrietan gaude: Hondarribian, Pasaian, Donostian, Zarautzen.

Bestelako baliabideak

Horrez gain, aurrearretarako eta larrialdietarako jarduerak garatzeko beste baliabide batzuk ere baditugu probintzian: Ospitale mugikorra, kanpadenda, koordinazio eta larrialdietarako zentroa